XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zientziak, ordea, zientzia izango bada, muinera behar du; eta pragmatismo hutsetik atera.

Berriz galdetzeko, beraz: zergatik sendatzen du eria psikanalisiak?.

Zer da, funtsean, gure inkontzientea, honek sortutako barne-kontradizio izkutuak hizketa hutsaren bidez gesal eta osa daitezen?.

Lacan-en erantzuna hau da: INKONTZIENTEA BESTEAREN HIZKUNTZA DA.

Hizketa-frutu ekartzea, hizkuntza-estruktura izatea: horra hor inkontzientearen gakoa (Ecrits, II, 203).

Eta errotikago beste batean: , inkontzientea hizkuntza da (II,112).

Eta beste batez: ; alegia, gauza zihurra dela inkontzienteari dagokion jakintza-bidea Hizkuntzalaritza dela.

Inkontzientea hizkuntza delako dio Lacan-ek eta hain zuzen hizkuntza delako, hizketa hutsaren bidez senda dezake psikanalisiak: psikanalisiak hizkuntza izkutu horren sinbolismoa aurki-arazten digu hizketaren bidez; eta funtsean, bihotzaren ondoan, zer nahi genduen dakigularik, zer gendukeen hobeki, hizkuntza izkutuaren hitzak ulertu ditugularik, gure barne-ezin-egona kito da.

ORAIN BADAKIGU: geure burua ulertu dugu! Eta barne-oreka eta bakea berriz datozkigu.

Gogora ditzagun berriz oso laburzki Saussure-ren bi mailak.

Hizkuntzari gagozkiolarik, alderdi batetik ideien multzoa dago, hizkuntza baino lehenago zinez nahasia eta azaldu-ezina; eta beste alderditik, ahozko soinuen multzoa, hizkuntzaren aurretik nahasia eta koloregabea ere.

Hizkuntza agertzean, berriz, eta hitzak eta abar asmatu ala, taxutu egiten da ideia nahasi haien mundua.

Ideiak, hitzen oposizioen bidez, elkarren sistema-barruko oposizio eta mugaketa gisa garbitzen eta zertzen dira.

Ideiak, hortaz, hitzen bidez sortzen dira.

Goazen orain psikanalisiaren mailara.

Zein dira bi sail horiek? Erantzuteko, eta Saussure-ren bidetik jotzeko, ez du Lacan-ek uste Freud-en teoria ezertan aldatu behar denik.